MAIATZEKO AGENDA
AGENDA DE MAYO
Maiatzak 8, eguaztena: Lonbo aretoko egoitzaren inaugurazioa 19:00etatik 21:00etara.
Maiatzak 12, domeka: Zumaia-Deba zeharkaldia.
- IBILKI mendizaletasun inklusiboaren alde diharduen erakundea da. Hau da, ezintasun ezberdinak dituzten pertsonei (itsuei, elbarrituei, iktusak jotakoei, etab.) mendira igotzen laguntzen jarduten dena.
- Laburmetraiak 20 minutuko iraupena du eta elebitan dago. Osteko hitzalditxoak 30 minutu iraungo du eta erderaz izango da.
"Inclusión Radical" liburua erosteko aukera ere egongo da. Liburu horretan mendizaletasun inklusiboko istorioak kontatzen dira. Ikusiko dugun dokumentaleko espedizioa jasotzen du, baita Euskadin, Guatemalan, Norvegian, Argentinan eta Armenian egin dituzten beste batzuk ere.
Maiatzak 26, domeka: 32. Ume mendi-ibilaldia.
- 32. Ume mendi-ibilaldiko izen-ematea ere gaur bertan zabaldu dute. Baina, KONTUZ! Hau, zuzenean EMFaren web orritik egin beharra dago eta. Hona hemen linka: 32. UME MENDI IBILALDIA - Euskal Mendizale Federazioa (emf.eus)
- Bi ibilbide egiteko aukera egongo da: luzea (Pastorekortako tontorretik igarotzen dena) eta laburra. Luzeak, anoa-gune bat izango du ibilbidean. Laburrak, ordea, ez. Baina, amaieran, ibilbide bietako parte-hartzaileek indarrak berreskuratzeko jakiak izango dituzte helmugan, baita opari-poltsa bat ere.
- Ibilaldia Padura eta Gure Magalean Mendi Taldeek antolatu arren, parte-hartzea librea izango da. Hau da, herriko eta herritik kanpoko ume guzti-guztiek (18 urtetik beherakoek) parte hartu ahal izango dute. Noski, gurasoek umeak lagundu ahal izango dituzte. Baina, KONTUZ! Gurasoek ez dute izena-eman beharko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario