INGRESOS DE CUOTAS FEDERATIVAS Y SALIDAS : RURAL KUTXA ES11 3008 0280 2550 6109 2523

INGRESOS DE CUOTAS FEDERATIVAS Y SALIDAS :
RURAL KUTXA IBAN ES11 3008 0280 2550 6109 2523

NUEVA SEDE EN EL PRIMER PISO DE LONBO ARETOA (SALA 5). ZABALIK EGUAZTENERO 19:00ETATIK 21:00ETARA

 NUEVA SEDE EN EL PRIMER PISO DE LONBO ARETOA (SALA 5). ZABALIK EGUAZTENERO 19:00ETATIK 21:00ETARA

domingo, 3 de noviembre de 2024

 Azaroan: Toloño + Talde bazkaria





Azaroaren bukaeran Bastida aldera joango gara eskolako Gure Magalean Mendi Taldekoekin batera. Guk, Toloño mendia igoko dugu. Eskolakoek, aldiz, beste ibilbide lau eta laburrago bat egingo dute. Eguerdian, ordea, denok Bastidan bilduko gara taldean bazkaltzeko. 

Esan gendun moduan, Jatorrena jatetxean bazkaltzeko aukera egongo da ala libreki egitekoa. Jatetxera animatuz gero, ahal bezain laster abisatu gaitzazu.

ADI! Gure Magalean Mendi Taldeko izen-emateak eskolako plataformatik kudeatuko dira. Gainontzekoak aldiz, betiko lez, helbide elektronikoz edo presentzialki klubean.

sábado, 5 de octubre de 2024

martes, 24 de septiembre de 2024

 URRIKO IRTEERAK




Urriaren 19ko irteera goizekoa eta autobusez izango da. 

Izen emoteak urriaren 16ra arte egin ahal izango dira. Egoitzean eguaztenero 19:00etatik 21:00etara edota helbide elektronikoz.

Ordainketak, diruz egoitzean ala transferentzia bitartez. Transferentziaren aukera hautatuz gero, ez ahaztu berau egin ostean ordainagiria paduramt@gmail.com helbidera bidaltzen.


La salida del 19 de octubre será de mañana y en autobús.

Las inscripciones se podrán realizar hasta el 16 de octubre. En la sede todos los miércoles de 19:00h a 21:00h o por correo electrónico.

Los pagos, en metálico en la sede o mediante transferencia. En caso de elegir la opción de transferencia, no olvidar enviar el justificante de pago a paduramt@gmail.com.

lunes, 15 de julio de 2024

 Klubaren itxiera udako oporrengatik

Uztailaren 17a kluba zabalik egongo den azken eguna izango da. Beraz, ez da lizentziarik/luzapenik/bikoizturik izapidetuko uztailaren 18tik irailera bitartean. Udako oporraldien ostean, irailean, berriz ere bueltatuko gara

El 17 de julio será el último día de apertura del club. Por lo tanto, no se tramitará ninguna licencia/ampliación/duplicado entre el 18 de julio y septiembre. Tras las vacaciones de verano, en septiembre, volveremos




lunes, 29 de abril de 2024

MAIATZEKO AGENDA

AGENDA DE MAYO


Maiatzak 8, eguaztena: Lonbo aretoko egoitzaren inaugurazioa 19:00etatik 21:00etara.



Maiatzak 12, domeka: Zumaia-Deba zeharkaldia.



Maiatzak 14, martitzena: Konfiantza Itsua laburmetraialaren proiekzioa + solasaldia IBILKIren eskutik. Edurne Garitazelaia kultur-etxean, 19:00etan.
  • IBILKI mendizaletasun inklusiboaren alde diharduen erakundea da. Hau da, ezintasun ezberdinak dituzten pertsonei (itsuei, elbarrituei, iktusak jotakoei, etab.) mendira igotzen laguntzen jarduten dena.
  • Laburmetraiak 20 minutuko iraupena du eta elebitan dago. Osteko hitzalditxoak 30 minutu iraungo du eta erderaz izango da.
  • "Inclusión Radical" liburua erosteko aukera ere egongo da. Liburu horretan mendizaletasun inklusiboko istorioak kontatzen dira. Ikusiko dugun dokumentaleko espedizioa jasotzen du, baita Euskadin, Guatemalan, Norvegian, Argentinan eta Armenian egin dituzten beste batzuk ere.



Maiatzak 26, domeka: 32. Ume mendi-ibilaldia.
  • 32. Ume mendi-ibilaldiko izen-ematea ere gaur bertan zabaldu dute. Baina, KONTUZ! Hau, zuzenean EMFaren web orritik egin beharra dago eta. Hona hemen linka: 32. UME MENDI IBILALDIA - Euskal Mendizale Federazioa (emf.eus) 
  • Bi ibilbide egiteko aukera egongo da: luzea (Pastorekortako tontorretik igarotzen dena) eta laburra. Luzeak, anoa-gune bat izango du ibilbidean. Laburrak, ordea, ez. Baina, amaieran, ibilbide bietako parte-hartzaileek indarrak berreskuratzeko jakiak izango dituzte helmugan, baita opari-poltsa bat ere.
  • Ibilaldia Padura eta Gure Magalean Mendi Taldeek antolatu arren, parte-hartzea librea izango da. Hau da, herriko eta herritik kanpoko ume guzti-guztiek (18 urtetik beherakoek) parte hartu ahal izango dute. Noski, gurasoek umeak lagundu ahal izango dituzte. Baina, KONTUZ! Gurasoek ez dute izena-eman beharko!



miércoles, 24 de abril de 2024

EGOITZA BERRIAREN INAUGURAZIOA

INAUGURACIÓN DE LA NUEVA SEDE 

Padura Mendi Taldeak egoitza lekuz aldatuko du. 
Gaur, apirilak 24, Kuboko egoitzean azken aldiz izan gara.
Maiatzaren 8 tik aurrera, Lonbo Aretoko lehen solairuan egongo gara. Konkretuki, 5.gelan. 


El Club Alpino Padura traslada su sede. 
Hoy, 24 de abril, hemos despedido el local de Cubo. 
A partir del 8 de mayo, nos encontraremos en el primer piso del edificio Lonbo Aretoa. Concretamente, en la sala número 5, al fondo del pasillo. 

Lekuz aldatu arren, gure ordutegiak berdina izaten jarraituko du: eguazten/asteazken guztietan 19:00etatik 21:00etara, jai-egunetan izan ezik.

Aunque cambiemos de ubicación, nuestro horario de apertura seguirá siendo el de siempre: todos los miércoles de 19:00h a 21:00h, excepto festivos.



miércoles, 10 de abril de 2024

APIRILEKO IRTEERA BATERATUA

Padura Mendi Taldea + Gure Magalean Mendi Taldea


- Autobusez.

- Izen emotea zabalik 90 plazak agortu arte.

- 6,34km-tako zirkular oso erreza. 2 ordutakoa gutxi gora-behera.

- 13:00 inguru Elorriora joango gara, eta bertan bakoitzak nahi dauan lekuan bazkaldu ahal izango dau: tabernan, piknik-gunean... Bazkari LIBREA!



jueves, 29 de febrero de 2024

viernes, 14 de julio de 2023

SALIDA SEPTIEMBRE: Hiru Erregeen Mahaia


Salida en autobús del 22 al 24 de septiembre. Exclusiva para socias, pero no para federadas.